XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ludiak ez zuen ulertzen zer zen museo bat, eta galdetu egin zien.

- Oroimenak gordetzen dituen kajoi izugarri bat edo antzeko zerbait - esan zuen batek.

Ludiak ez zuen ulertu.

- Gizonak denetik gorde eta ikusteko erabiltzen duen toki bat; hildako loreak, hildako intsektuak, gastatutako gauzak.

Ezin zuen ondo ulertu, baina museo batean egotea edonork amesten duen zerbait dela iruditu zitzaion: besteek zu mirestea eta gogoratzea denbora neurtzeko erabiltzen diren hitz guztiak baino harantzago.

- Museo bat xuxurlatu zuen.

- Mu-se-o bat - errepikatu zuen poliki-poliki hitz hori memorian sartzeko.

- Etzaitez buruarina izan esan nahi zioten.

- Ez zara konturatzen hilda egon beharko zenukeela museoan egoteko?.

- Ez al duzu ulertzen?.

- Hilda eta disekatuta.

- Eta agian ez duzu kolekzionatzeko balio...- hasi zen esaten bietako bat, eta geratu egin zen bapatean.

- Zergatik esan diozu hori?- errieta egiten zion bere lagunak antenak tente ipiniz.